Cargando Eventos

« Todos los Eventos

2030 BAI! zinema-zikloa: «YO CAPITÁN»

febrero 19

Bilbao BBK Livek bere dimentsiorik kulturalena aktibatuko du berriro ere Zinema-zikloarekin: 2030 BAI! Proposamen hori otsailean egingo da BBK Aretoan, eta jaialdiaren aperitibo gisa planteatuko da, hasiera-hasieratik bere identitatea definitu duten balioekiko konpromisoa sendotuz.

Zinemaldiaren Agenda 2030 Sarian izendatu edo aintzatetsi diren tituluak biltzen ditu programazioak. Sari horrek bost urte bete ditu Garapen Jasangarriaren Helburuekin bat datozen zinema-lanak sustatzen eta ikusarazten. Ikusi programazioa hemen.

Proiekzio bakoitzaren ostean, solasaldia izango da, istorioetan eta haien mezuetan sakontzeko.

Zinema ziklo irekia eta doakoa izango da, BBK Banku FundazioarekinEusko Jaurlaritzako Gizarte Berrikuntza eta Agenda 2030eko Zuzendaritzarekin eta Donostiako Nazioarteko Zinemaldiarekin (Zinemaldia) lankidetzan.

YO CAPITÁN: 

«Yo Capitán» filmak bi lehengusuen istorio epikoa kontatzen du, Dakar utzi eta Europara joateko. Odisea garaikide honetan, gazteek hainbat oztopo gainditu beharko dituzte basamortuan eta itsasoan zehar bizirauteko borrokan.

Iraupena: 122 ‘

Solasaldia: CEAReko Raquel izango dugu moderatzaile (baieztatzeke).

Local

BBK Aretoa
Kale Nagusia, 19-21
Bilbao, Bizkaia 020 España