
Olatz Gorrotxategiren 43º13’44″N pertsona bakarreko antzezlana da, hitzaldi performatibo bat, hainbat dokumenturen bidez protagonistaren osaba zahar Domingo Gangoitiren bizitza kontatzen duena. Egileak familiaren memorian eta memoria kolektiboan egindako bilaketaren emaitza da ikuskizuna. Beste leku baterako bidean aurkitutako istorioa da, non irudimenaren mekanismoek, memoriarenek ez bezala, hutsuneak betetzea lortzen duten. Egin ezin izan genituen argazkiak dira, hartu ezin izan genituen itsasontziak, edo inoiz atera ezin izan genituen balak. Koaderno bitakora bat, performance eta dokumentu-antzezlan erakoa.
Pieza euskaraz antzezten da, baina gaztelaniazko lekukotasunak ditu.
Fitxa artistikoa: