
Ikuskizun honek abiapuntu ditu bakardade-testigantza errealak, aurrez mikrodokumental formatuan jasoak. Izenburuak erreferentzia egiten dio azken 35 urteetan Ozeano Bareko hainbat tokitan grabatutako soinu bitxi baten frekuentziari, balea urdin baten kantuarenantzekoa. Baina balea urdinak 10 eta 39 hertz arteko frekuentzian komunikatzen dira, eta “balea bakarti” honen ahotsak 52 hertz ditu, espeziearen entzumen-mugatik kanpokoa. Dirudienez, “52 hertzeko balea” jaiotzez gorra izan daiteke, eta horregatik ez du inoiz ikasi bere kantuak frekuentzia egokian emititzen. Ez dago balearik bere deiarientzuteko gai denik. Isolamendu sozialaren sinbolo bihurtzen da balea bakartiaren metafora. Hala, ikuspegi poliedrikoa eskaintzen du nahi ez den bakardadea pairatzen duten edo pairatu dutenen inguruan, elkargurutzatzen diren bizipenak ehunduz.Soinu horren oihartzunak alderik alde zeharkatzen dut estua eta eszenaratze-lana, tonu ez errealista batean, irudi poetikoz eta koreografiaz betea.
Fitxa artistikoa:
- Zuzendaria: Garbi Losada
- Antzezleak: Joseba Apaolaza, Dorleta Urretabizkaia,Martxelo Rubio, Amaia Irazabal, Kimetz Etxabe
- Gidoia: Garbi Losada, José Antonio Vitoria
- Euskarazko bertsioa: Bego Losada