2025eko «9 Eguzki» Zikloaren barne.
Pintura / Musika esperimentala
Abuztuaren 20an Naroa Armendarizen pinturak eta Luis Marianoren musika esperimentalak Amaiera hasiera proposatuko dute. Musika eta pintura ikusizko eta soinuzko mailan elkartuko dira, gitarra, ahots eta irudi abstraktu eta figuratiboen arteko elkarrizketan.
«Bukaera bat beste gauza posible askoren hasiera baita». Esaldi horrek ezin hobeki laburbiltzen du Luis Mariano musikariak eta Naroa Armendariz margolariak plazaratuko dutena, 9 Eguzki zikloan, abuztuaren 20ko ikuskizunean.
Musika eta pintura korapilatuko dira, maila bisualean eta soinuen mailan. Alde batetik, gitarra biluziaren gordintasunaren soinuekin jostatuko dira, eta musika minimalistago batera pasatuko.
Haiekin batera, trazu piktorikoak eta grabazio-ahots zahar batzuk uztartuko dira. Ahots primitibo eta urratzaileenetatik abiatu eta ahots abangoardistagoetara igaroko dira.
Bestalde, teknika desberdinekin egindako irudi abstraktu eta figuratiboak dantzan ariko dira soinuekin elkarrizketa