2025eko «9 Eguzki» Zikloaren barne.
Joseba Irazokik album berria aurkeztuko digu 9 Eguzki programan: Gitarra Lekeitioak (Onomatopeikoa II), 2017an argitaraturiko Gitarra Onomatopeikoa lanaren jarraipena baita.
Joseba Irazoki (Bera, 1974) euskal musikari moldakor eta geldiezina da, dotorea eta pragmatikoa, eta diskografia zabala du: ia 20 album argitaratu ditu. Konposizioa nahiz inprobisazioa interesatzen zaizkio, eta, hala, Joseba Irazokik bere arrastoa utzi du proiektu, abentura eta asmoen multzo heterogeneo batean, eta azkenean bere “ni” introspektiboena eta pertsonalena askatu du, bere ponte-izenarekin argitara ematera ausartu den lanetan. Lan horiekin, Irazokik unibertso zintzo eta zuzena ireki du parez pare, dotorea eta landua, tradizioa arretaz aztertu eta sei sokekin esperimentatu ondoan. Halaber, bereizgarri bat bilatu du irrikaz, identitate espezifiko bat, eta euskal musikari honek bere baliabideetara jo du hori aurkitzeko.
Horrela, irudimenezko gitarra batzuetan oinarritzen da, naturaltasuna barra-barra duten begiztak sortzeko gaitasunean, beti gure artean flotatzen egon balira bezala, ahots zintzo, seguru eta zirraragarri batean, eta melodia apartak zokoratzeko gaitasunean. Joseba gitarra-jotzaile balioaniztuna da, ausarta eta zentzuduna, berehalakoa eta, aldi berean, bazter miresgarriz betea. Konposizioaren, inprobisazioaren eta esperimentazioaren artean dabil beti, eta proposamen artistiko harrigarria eta sailkaezina dakar.
“Joseba Irazoki” izenpean egiten dituen emanaldiekin batera, artista honek zenbait proiektu eta kolaboraziotan parte hartu du beste musikari batzuekin, eta zenbait proiektutan saioko musikari eta zuzeneko gitarra-jotzaile aritu da, besteak beste, honako hauekin: Nacho Vegas, Duncan Dhu, Mikel Erentxun, Rafa Berrio, Amateur, Petti, Rudiger, Rafa Rueda, Anje Duhalde…
Gainera, Atom Rhumba talde ospetsuko kidea izan da, eta birak eta kolaborazioak egin ditu nazioarteko artista nabarmenekin, besteak beste, Terry Lee Hale, Barrence Whitefield eta Damo Suzukirekin. Besteak beste, diskoetxe hauekin argitaratu du: Lucky kitchen, Creative sources, Glasvocht records, Important records, Con-V, Moonpalace records, Hirusta records, Bidehuts, Brown interior music eta Mascarpone Discos.