90eko hamarkadako musika zuzeneko soinuarekin itzuliko da hiriko agertokirik onenera: Prodigy, Robert Miles, The Chemical Brothers, Sensity World, David Guetta, Sia… 40 profesionalek osatzen dute Philharmonic Fusion eta soinu elektronikoarekin eta argi eta soinuen eszenaratze landu batekin osatzen dute ikuskizun hau, Dj-ek zuzenean hautatu eta nahastutako musikarekin batera.
Kontzertu honek orkestra sinfoniko baten potentzia eta soinu-gaitasuna 90eko hamarkadan munduko diskoteka guztien dantza-pistak bete zituzten kantuekin konbinatzen ditu. Nikoleta Popova Free, Insomnia, It Feels So Good… bezalako hitetan inspiratzailea eta oparoa zen hamarkada hartara bidaiatzeko ikuskizun honenn zuzendaria da. Bilboko Kongresu eta Musika Jauregiak playlist hau proposatzen dizu, Alex Aldea, Sara Lapiedra, Evelyn Ayala eta Alizia Romeroren ahotsekin.