Abuztuaren 4tik 30era arte, Unai Aranzadi dokumentalista, erre- portaria eta argazkilari getxo- tarraren A Costa dos Lanc¸ados izenburuko diziplina anitzeko erakusketa ikusi ahal izango da Romo Kultur Etxean, Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak antola- tuta, UN Etxea elkartearen lagun- tzarekin.
Erakusketan 40 argazki, izen bereko dokumentala (2023ko urtarrilean Muxikebarrin aurkez- tua eta Mexikoko Veracruzeko X. Zinema Jaialdian saritua), mapak, artxibo historikoak eta testu ugari daude.
Erakusketa, dokumentala be- zala, bi hilabetetan Senegaletik, Gambiatik eta Guinea-Bissautik Aranzadik egindako 2.000 kilometroko bidaia baten emaitza da. Iberiar penintsulatik kanporatuak izan ondoren, Afrika beltzaren
lehenengo esplorazioak egiteko Kanariak eta Cabo Verde oinarri gisa erabili zituzten judu konbertituen historia ezezaguna kontatzen du bere lanean. Iru- dien eta testuen bidez, egileak gertakari historiko hori Kanarie- tako egungo migrazio-ibilbidearekin lotzen du, “pertsona etsituak ur horietan gaur egun aspaldi bezala aurkitzeak dakarren paradoxarekin, oraingoan kontrako norabidean”, nabarmendu du getxotarrak.
Migrazio-fenomenoari zuzenean lotutako beste faktore batzuk ere agerian uzten ditu erakusketak, hala nola kolonialismoa, kontsu- mo-gizartea, eta iraganaren eta orainaren esklabotza.