Zientziaren Bide Berriak programaren barruan, Silvia Bonoli DIPCko ikertzaileak eguzki-eklipseei buruzko hitzaldia emango du.
Abuztuaren 12an, eguzki-eklipse osoa ikusteko aukera izango da Iberiar Penintsulatik. Naturak eskaintzen digun ikuskizunik harrigarrienetako bat da. Argia, tenperatura eta inguruko soinuak bat-batean aldatzen dira eta, minutu batzuez, zentzumen guztietarako esperientzia paregabea biziko da.
Baina eguzki-eklipse osoak ez dira fenomeno liluragarri hutsak: aurkikuntza zientifiko handietarako ere giltzarri izan dira. Hitzaldi honetan, eklipseei esker egin izan diren aurkikuntza harrigarrienetako batzuk ikusiko ditugu, gure planetatik gure galaxiako mundu ezagunenetara eramango gaituen bidaian barneratuz.
Jarduera hau Eusko Jaurlaritzak bultzatutako Jakinaldi. 2026ko eklipsearen jaia egitasmoko programaren barruan kokatzen da.