
DesAires konpainiaren «Á peine» antzezlana Landetxe Kultur Aretoan.
Gorpu profanatuak. Hondakinak.
Izenik gabeko hildakoen pilaketa.
Emakume bat, zabortegi baten erdian esnatzen da.
Legez kanpoko mundua; margenetakoa, eroena, baztertuena.
Bere malkoek, galdutako duintasun baten usaina dute.
Hustuta, arnas hari bati lotuta, emakumea noraezean dabil eta bere oroimen bortitzekin egin du topo.
Txerrien algarak, itzalen oihartzunean dantzan.