2024ko Arte Gaztearen Topaketen programaren barruan ametsak eta uko egindakoa mahai gainean jartzeko tailerra proposatzen da, dantza eta gorputzaren mugimendua ardatz ditugularik. Plazerrean eta jolasean oinarrituriko laborategia proposatzen da, beste material plastikoak lagun ditugula. Material desberdinetan eragindako transformazioa oinarri izango da eta ikuspuntu desberdinetatik gorputzean eragindako aldaketak landu, eraldatzen diren esanahietatik igaroz.