Cargando Eventos

« Todos los Eventos

ABAO TXIKI: «El bosque de Grimm»

mayo 9, 2026 - mayo 10, 2026

Alegiazko baso honetan, pertsonaia ezagunenetako batzuk aurkituko dira.

Charles Perraulten eta Grimm anaien ipuin klasiko ezagunenetan oinarritutako bertsio garaikidea, pianoan Maurice Ravel konpositore ospetsuaren Ma Mère l’oye piezaz lagundua.

Alegiazko baso honetan, pertsonaia ezagunenetako batzuk aurkituko ditugu: Txanogorritxo, Erpurutxo, Errauskin, Edurnezuri… Ipuinetako maitagarriak, bere makila magikoaz, denak esnatuko ditu. Baina… goseak jotako otso batek denak jan nahi ditu. Nork harrapatuko du otsoa?

Ikuskizun musikala, betiko ipuinetako pertsonaiak eta une gorenak gogora dakartzaten txotxongiloekin eta proiekzioekin antzeztua. Hainbat sari jaso ditu: Teatro de Rojas, 2015eko Familia Ikuskizun Onenari; MAX, 2014ko Haur Ikuskizun Onenari; eta Teatro Andaluz- SGAE, 2013ko Haur Ikuskizun Onenari.

ABAO BILBAO OPERA eta ARRIAGA ANTZOKIAren arteko lankidetza-hitzarmeneko ikuskizuna.

  • Musika: Maurice Ravel.
  • Eszena-zuzendaritza: Joaquín Casanova.
  • Ekoizpena: La Maquiné en colaboración con Agencia Andaluza de Instituciones Culturales, Junta de Andalucía.

Adina: 4 urtetik gora.

Detalles

Comienza:
mayo 9, 2026
Finaliza:
mayo 10, 2026
Categoría del Evento:
Web:
https://www.kulturklik.euskadi.eus/ekitaldia/2026/05/09/abao-txiki-el-bosque-de-grimm-/webkklik00-detalle/eu/

Local

Arriaga Antzokia – (Eliza Zaharra elkargunea)
Arriaga plaza, 1
Bilbao, Bizkaia 020 España