Cargando Eventos

« Todos los Eventos

ABAO: «Werther»

enero 17, 2026 - enero 26, 2026

2025a hasten da erromantizismo frantsesaren operarik gailenarekin: Jules Massenet-en Werther, literatura unibertsaleko klasiko epistolarrean oinarritua, Goethe-ren Gazte Werther-en zoritxarrak lanean, maitasunaren esperientzia sakon eta zoriontasunik gabekoaz diharduena.

Lau ekitaldi eta bost koadroz osatutako drama liriko hau erromantizismoaren muturreko adierazpen bat da, Werther eta Charlotte-ren arteko maitasun ezinezkoaren istorioa kontatzen duena. Obra hau melodia-lerro finagatik eta orkestra-jantzi dotoreagatik nabarmentzen da. Istorio honetako pertsonaiak biziarazteko eta bere konplexutasun musikalari aurre egiteko, ABAOk Stephen Costello buru duen talde artistiko bat elkartu du, zeinak elkartean lehen aldiz abestuko duen; eta bere ondoan, gaur egungo mezzosoprano handienetako bat: Annalisa Stroppa.

Zuzendaritza musikala Carlo Montanaro-ren esku egongo da, frantses errepertorioaren aditu handietako bat, eta Bilbao Orkestra Sinfonikoaren buru izango da partitura zaindu, indartsu, eder eta irmo hau gidatzeko. Partitura honen une enblematikoek, gaur egun ere, ikus-entzuleengan eragin handia dute.

Eszenan, Rosetta Cucchi-ren ekoizpen paregabe bat izango da, Teatro Comunale di Bologna-rentzat sortua. Zinema-estiloarekin egina, bere indar dramatiko eta poetikoarengatik nabarmentzen da, baita eszena bakoitzaren dotoretasunagatik eta jantzien erakargarritasunagatik ere.

Fitxa artistikoa:

  • Zuzendari musikala: Carlo Montanaro

  • Eszena-zuzendaritza: Rosetta Cucchi (ABAO-n debuta)

  • Ekoizpena: Teatro Comunale di Bologna

  • Haurren koroa

  • Orkestra: Bilbao Orkestra Sinfonikoa

Interpreteak:

  • Werther: Stephen Costello (ABAO-n debuta)

  • Charlotte: Annalisa Stroppa

  • Sophie: Sabrina Gárdez (ABAO-n debuta)

  • Albert: Ángel Ódena

  • Le Bailli: Enric Martínez-Castignani

  • Johann: José Manuel Díaz

  • Bruhlmann: zehazteke

  • Käthchen: Olga Revuelta

Datak eta ordutegiak (2026): 

  • Urtarrilak 17, larunbata: 19:00
  • Urtarrilak 20, asteartea: 19:30
  • urtarrilak 23, ostirala: 19:30
  • Urtarrialk 26, astelehena: 19:30

 

Detalles

Comienza:
enero 17, 2026
Finaliza:
enero 26, 2026
Categoría del Evento:
Web:
https://www.kulturklik.euskadi.eus/ekitaldia/2026/01/17/abao-werther-/webkklik00-detalle/eu/

Local

Euskalduna Jauregia – (0C Aretoa)
Abandoibarra Etorbidea, 4
Bilbao, Bizkaia 020 España