
Arrapaladan emakumez bakarrik osatutako taldea da eta Arriola antzokian entseiatu eta estreinatzen dituzte euren lanak.
“Adjudikazioa, ke barbaridad” komedian Marisoli 1967an gertatutakoa kontatzen da. Marisol gizarte atzerakoi eta sinestun batean murgilduta bizi da. Mundu horretatik ihes egin nahian, mirarien bila ari da: fedean bilatzen du, baita beste dimentsio bateko gizarte aurrerakoietan ere.
Antzezlanak denboran jauziak egingo ditu, joan-etorriak eginez 1967tik gaur egunera arte.