Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Adarretatik 2025: Alguillo & Alkimistak

octubre 3

Adarretatik 2025

Alfonso Guilló (Elgoibar, 1953) Alguillo eta Alkimistak proiektuaren liderra da. Hainbat musika estilo lantzen dituzte, esate baterako rhythm & bluesa eta erritmo afro-latinoak. Alfonso Guilló, hamasei urte zituela, Expresión Sonora taldean aritu zen (1969-1971). 1971. urtean, rock abestiak euskaraz abesten hasi zen, bere kantak egiten eta Koska taldearen sortzailetakoa bilakatuz. 70eko hamarkadan, bi disko grabatu zituen Koska talde progresiboarekin. 2013. urtean Ruper Ordorikak Koskaren «Garraztasuna» abestia grabatu zuen. 2016an Elkar diskoetxeak berrargitaratu zituen Koskaren bi diskoak CD bakarrean. 2018an Leok’k taldean sartu zen, eta taldearen hirugarren diskoaren grabaketan parte hartu zuen. Talde horretan jarraitzen duen arren, azkenaldian Alguillo & Alkimistak bere proiekturik pertsonalena da, eta horren sorkuntzan dabil. 2024ko udazkenean plazaratu zuen egitasmo honen lehen lana, Burua Makurtu Gabe izenekoa. 2025ean zehar ari dira kontzertu batzuk ematen, eta Zarauzko Adarretatik musika jaialdian aurkeztuko dutena oso berezia izango da.

Alfonso Guillo: ahots nagusia / baxua
Silvia Hernández
ahotsa
Eider Varela: ahotsa
Ane Ugalde: ahotsa
Jesús AramberriHammond organoa / teklatuak
Luis F. Llavorigitarra
Txeles Albizu: perkusioa
David Gorospe: 
bateria

Local

Munoa, Musika Plaza eta Frontoi Txiki
Zarautz, Gipuzkoa 079 España