Ana Mínguez: dantza irakaslea
Donosti Lindy Hop-eko Lagunak: dantzariak
Euskal Herriko Swing dantzen aitzindaria da Ana Mínguez, eta orain dela hogeita bost urte hasi zen Lindy Hop irakasten Donostian. Gainera, Gasteiz, Bilbo eta Biarritz bezalako hirietan ikastaro erregularrak eman ditu. Lindy Hop, Solo Jazz eta Charleston irakasle gisa ere parte hartu du nazioarteko hainbat stagetan, baita Pariseko Swing Jaialdiaren hainbat ediziotan ere; tartean nabarmentzekoa da 2008ko edizioa, Frankie Manning-en «partner assistant» gisa. Lindy Hoparekiko duen pasioak eta Donostian Swing komunitate bat sortzeko duen helburuak urte hauetan zehar dantzaldiak, festak, tailerrak… antolatzera eraman dute, gaur egun Donosti Lindy Hop Dantza eta Kultur Elkarteak bultzatzen dituen ekintzak. Ana da elkarte horren presidentea.