Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Adarretatik 2025: Rambalaya

octubre 4

Adarretatik 2025

Anton Jarlek (Los Mambo Jamboko bateria-jotzaileak) zuzendutako taldea da Rambalaya. 2020ko martxoan argitaratu zuen bere lehen diskoa. Aurkezpen borobila izan zen, eta hedabide espezializatuek oso kritikak positiboak egin zizkioten, rock, blues eta soularen ukituak dituzten abestien eskutik. Antonek estatu mailako rhythm & blues eszenako musikari onenetako batzuekin inguratzen da: Jonathan Herrero (ahotsa), Héctor Martín (gitarra), Matías Míguez (baxua), Pol Prats (saxoa), Álex López (tronpeta) eta Alberto Burguez (teklatuak). Horiek guztiek hainbat taldetan (A Contra Blues, Koko-Jean & The Tonics edo Dani Nel·lo-ren taldea) izandako esperientziari esker, Rambalayaren emanaldiek musikalitate eta energia onak transmititzen dituzte.

Rambalayak bere bigarren diskoa, Only In My Dreams, 2023ko apirilaren 28an argitaratu zuten, eta kritika bikainak jaso zituen. Taldeak diskoa aurkeztu zuen penintsulako areto eta jaialdietan, zuzenean jotzeko duten ospe ona finkatuz. Bigarren diskoaren bira bitartean, Gasteizen, Madrilen, Vigon, Ferrolen, Zaragozan, Valentzian, Donostian, Tafallan, Palentzian eta Cornellàn aritu ziren. Bira 2023ko abenduaren 27an amaitu zen, Bartzelonako La (2) de Apolo aretoan eginiko kontzertu batekin. Taldeak bere hirugarren diskoa, Plays For The Brokenhearted, 2025eko martxoaren 14an argitaratu du, eta berriro errepidean daude.

Local

Munoa, Musika Plaza eta Frontoi Txiki
Zarautz, Gipuzkoa 079 España