Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

ADEL 2025: «ARTXIBO BILUZIA»

abril 22

ArteDrama 2025ren barruan.

Joan Mari Torrealdai atxilotu zutenean, poliziak bere etxetik dokumentu zenbatezinak eraman zituen; “biluzik utzi ninduten, ez fisikoki, bai intelektualki”, kontatuko zuen beranduago. Artxibo biluzia pieza sortzeko egun hartan hutsik geratutako karpeta bat irudikatu dugu, eta baliabide eszenikoekin betetzen saiatu gara, geure buruari eta publikoari galdera hau eginez: “Zer istorio nahi zenuke historiara pasatzea?”.

Konferentzia performatiboa, dokumentu-antzerkia eta umorea uztartzen dituen pieza eszenikoa da Artxibo biluzia. Bi aktore ikusiko ditugu eszenan, publikoarekin elkarrizketan, ikerketa bat abiatzen, dokumentu bat akzioa fisikoarekin pizgailua izan daitekeen frogatu nahian.

ARTXIBO BILUZIA I. Joan Mari Torrealdai Bekari esker Metrokoadroka kolektiboak sortu duen proiektua da.

KONPAINIA

Metrokoadroka Sormen Laborategia Oiartzun eta Errenteria/Oreretako artista sare batek sortu zuen 2008an, helburu honekin: arte eszenikoetan eta arte plastikoetan proiektuak sortzea, laguntzea eta zabaltzea, beti ere kulturarekiko ikuspegi kritikoari eta esperimentazioari lehentasuna emanez. Disziplina artistiko ezberdinak uztartzea da esperimentazio horren oinarri nagusietako bat. Arte eszenikoei dagokionez, performancea, interdiziplinitatea, poesía fisiko-bisuala eta site specific proiektuak izan dira nagusi beraien ibilbidean, hala pieza eszenikoetan nola formazioetan.

  • Zuzendaritza: Marina Suarez Ortiz de Zarate, Oier Guillan
  • Ikerketako zuzendaritza artistikoa: Idoia Beratarbide
  • Antzezleak: Intza Alkain, Javier Barandiaran
  • Argiak: Imanol García Iturrioz
  • Argazkiak: Amets Badiola Rubio
  • Proiektuan kolaboratzaileak: Danele Sarriugarte, Maria Elorza, Nagore Legarreta
  • Ekoizleak: Jakin Fundazioa, Usurbilgo Udala
  • Laguntzak: Azala kreazio espazioa, Kampai espazioa, Ehuntze sormen espazioa, Baratza aretoa, Laudioko kultur faktoria, La Monstrenka aretoa.

Web Metrokoadroka

Instagram@metrokoadroka
X@metrokoadroka

Local

Aulestiko Udal Aretoa
Donibane enparantza 1, 3. solairua
Aulesti, Bizkaia 070 España