Kideak:
Adela Green (Barakaldo, 2007) bateria jotzaile gaztea da, gaztea izan arren eszenatokietan esperientzia handia duena (Rita Payés, Salvador Sobral, Andrezj Olejnizack, Erik Surmenian, Marcos Salcines, Gorka Benítez, Ion Carral, Francesco Bearzatti… bezalako artistekin partekatu du agertokia).
Chema Fombona Bateriaren III. Lehiaketa Nazionalaren irabazlea, jazz garaikidea eta Europa erdialdeko musikaren oihartzunak uztartzen dituen errepertorio originala aurkezten du. Besteak beste, Go Go Pinguin, Kenny Garrett eta Domi And Beck ditu erreferentzia estilistiko gisa. Adelak, gainera, abesti batzuetan abesten du, proiektuari beste dimentsio bat ematen dion ahots goxo eta malenkoniatsua aurkeztuz.