Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Adele 2026: «Adriene Bergson-Johnson»

abril 8

2026ko ADEL – Artedrama Euskal Laborategiaren topagunearen barne.

XXI. mendeko garai likido eta ilun hauetan, Adriene Bergson-Johnson texastar enpresariak, argia ikusi du eta euskal kultura salbatzeko prest da. Munduan zehar proiektu izugarrietan aritua, bere kudeaketa teknika arrakastatsuak partekatzera dator, gure herria goi mailara itzularazteko. Coaching kolektibo ariketa honetan, Adrienen konferentziak, euskal kultura folkloretik atera eta ispilu berezi baten aurrean ezartzeko aukera ematen digu. Eta zu, XXI. mendeko euskaldun zaren hori, ausartzen ahal zara ispilu honen aurrean ezartzen?

Hiriburun kokatua den Itzuli konpainiak ekoiztutako euskarazko bakarrizketa da.

Local

Aulestiko Udal Aretoa
Donibane enparantza 1, 3. solairua
Aulesti, Bizkaia 070 España