
Helburua: Hizkuntza-eredu handien (LLM) eta itzulpen automatiko neuronalaren (NMT) funtsezko kontzeptuak birpasatzea, haien arteko alde nagusiak bereiztea eta promptak modu eraginkorrean formulatzeko lehen urratsak egitea da helburu nagusia. Horrez gain, datuen kudeaketari eta irizpide etikoei lotutako alderdi nagusiak identifikatuko dira. Saioa abiapuntu praktiko eta argitzaile gisa planteatzen da.
Irakaslea: Nora Aranberri Monasterio.
Sustatzailea: LT-LiDER proiektua.
Edukia:
(*) Ordenagailuak beharko dira, baina ez da behar-beharrezkoa bana eramatea. Izena ematean galdetuko zaizue ekar dezakezuen.
Hartzaileak: AAren oinarrizko ezagutzarik ez duten edo kontzeptuak argitu nahi dituzten itzultzaile profesionalak eta itzulpengintzako ikasle-irakasleak.
Noiz: 2026ko apirilaren 16an.
Non: Donostian, Euskaltzaindiaren egoitzan.
Iraupena: 4 ordu (30 minutuko atsedenaldia).
Ordutegia: 16:00-20:00.
Prezioa: Doan (baina izena eman behar da).
Izena emateko azken eguna: 2026ko martxoaren 18a.
Ikasle-kopurua mugatua da, eta EIZIEko kideek izango dute lehentasuna.
2026ko martxoaren 24an jakinaraziko zaie eskatzaileei onartuak izan diren edo ez.