
Edward Hopperrek eta bere obrak gure bizitzetan duten presentzia gizakien eta ingurune hiritar eta urbanita batean margotzen dituen espazioen bidez egituratzen da. Hopperrek berekin darama XX. mendearen hasieran Parisen ezagutu zituen zenbait pintoreren eragina, baina bere obran eta pintatzeko moduan interesgarriena eta garrantzitsuena bere ibilbide artistikoan ildo pertsonal eta unibokoa nola mantentzen duen egiaztatzea da, betiere, joan den mendeko mugimendu piktoriko amerikar handia alde batera utzita: espresionismo abstraktua.
Hopperretik abiatuta, eta José Antonio Azpilikueta margolariaren laguntzarekin, José Ignacio Olave alegatu pertsonal bat eraikitzen saiatuko da, New Yorkeko margolariari egindako omenaldi soil eta zuzenean.