Cargando Eventos

« Todos los Eventos

AHOBER zikloa 2025: Ferrum ? El León de Oro + ERAGIYOK

septiembre 20

Eragiyokek Ahober ahots berdinen abesbatza zikloa antolatzen du Astigarragan 2023tik. Hirugarren ekitaldia aurki izango dute martxan eta astelehen arratsaldean aurkeztu zuten Astigarragako Udalarekin batera.

Hasierako hitzak Xabier Urdangarin alkateak esan zituen. Bertan Astigarragak duen kultura eskaintza zabalari Eragiyokek egiten dion ekarpena eskertu du, eta goraipatu du hirugarren ekitaldia iristeko egindako bidea. Alde horretatik, Eragiyok zoriondu du zikloaren antolaketarekin aurrera egiteagatik. Era berean, Astigarragan abesbatza gaztea edo berriki sortutakoa izan arren, herrian nola errotu den nabarmendu du.

Jarraian, Eragiyokeko ordezkariak jaialdiaren aurtengo ekitaldiak izango dituen xehetasunak aurkeztu ditu. Hirugarren edizioa ere hiru kontzertuz osatuta egongo da eta kontzertu guztiak Erribera kulturgunean egingo dira:

  • Ekainak 15: Kanta Cantemus Korua (Hondarribia).
  • Irailak 20: Ferrum – El León de Oro (Asturias) eta ERAGIYOK.
  • Abenduak 20: ERAGIYOK.

Ziklo honen bitartez Eragiyokk Astigarragako, inguruko herrietako eta Gipuzkoako kultura eskaintza handitzea bilatzen du, gutxiago landutako esparru batean, ahots berdinen taldeena. Gainera, errepertorio anitza eta Eragiyoken desberdina lantzen duten taldean ekarriko ditu aurten ere, horrek zikloari eta herriaren kultura eskaintzari ematen dion aberastasunarekin.

Era honetan, Eragiyokek bere ohiko jarduera osatzen du, non euskal egileen musika Euskal Herriko hainbat lekutara eta baita Euskal Herritik kanpo ere (Espainia, Frantzia eta Italia) eraman duen 2018an sortu zenetik. Izan ere, emandako ia hirurogeita hamar kontzertu baino gehiagoen artean ahots berdinetarako egindako ehun obra desberdin baino gehiago abestu ditu, euskal egileenak izanik horietako laurogei.

Ekainak 15, 19:00 – Kanta Cantemus Korua (Hondarribia)

Ahober zikloaren lehenengo hitzordua ekainaren 15ean izango da Erribera kulturgunean, doako sarrerarekin, Hondarribiko Kanta Cantemus Koruaren eskutik. Eva Ugaldek zuzentzen duen taldeak ‘Bidegurutze’ izeneko programa ekarriko du Astigarragara, nazioarteko eta Euskal Herriko musikagileen obrak tartekatzen dituena. Taldeak Junkal Guerreroren laguntza izango du pianoan.

Kanta Cantemus Korua

Javi Busto zuzendari hondarribiarrak sortu zuen taldea 1995ean eta haren oinordekoak dira gaurko Kanta Cantemus Koruaren kideak. Sorrera unetik ibilbide luzea egin du, izen ezberdinekin, sari batzurekin eta, batez ere, musika askorekin.

Aquam Lauda moduan, abesbatzak hainbat jaialditan eta lehiaketatan parte hartu zuen Euskal Herrian zein Espainian (Bidasoako Abesbatza Jaialdia, Aire Barroko Jaialdia, Ejea de los Caballeros lehiaketa…). Azpimarratzekoa da “Tagore”, Alejandro Yagüek abesbatzarako sortutako azken lana. Obra hau hilondoko omenaldi kontzertuan estrenatu zen. Gaur egun, Eva Ugaldek zuzenduta, taldeak talentua, pasioa eta dedikazioa uztartzen ditu. Amets egitera, hausnartzera eta gozatzera gonbidatzen duten interpretazio paregabeak sortzen dituzte, pieza klasikoetatik hasi eta konposizio garaikideetaraino. Errepertorio interesgarria erabiltzen dute publikoarekin konektatzeko maila emozionalean.

KCK-ko kide bakoitzak bere ahotsa eta energia eskaintzen ditu, musikarekiko maitasunak elkartutako kantarien komunitate bat osatuz. Elkarrekin, musikari dagokionez ez ezik, harremanak eraikitzen eta lankidetza eta sormena funtsezkoak diren ingurune bat sortzen ere lan egiten dute, beraien esanetan.

Local

Erribera Kulturgunea eta Alorrenea sagardotegia
Astigarraga, Gipuzkoa 903 España