Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«Ahotsak eta harriak tankeen aurka: poeta palestinarren erresistentzia»

marzo 14

Ahotsak eta harriak tankeen aurka: poeta palestinarren erresistentzia

Genozidioa etengabekoa den honetan, palestinar ahotsak gurera hurbiltzeko beharraz oharturik eta itzulpena tresnatzat, palestinar herriaren erresistentzia ohoratzeko poesia errezitaldia da honakoa. Palestinarrak hiltzen, deserriratzen eta sarraskitzen dituzten bitartean, haien ahotsak hauspotu nahi ditugu tankeen aurka. Olibondoek zutik eta bonbek isilik behar dute noizbait loreei buruz idatziko badute. Hauek dira martirien ahotsak kolonizazioaren zapalkuntzapean. Hau da hitzaren erresistentzia masakrearen aurrean.

EIZIE | (Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartea) 1987an sortutako irabazi asmorik gabeko erakundea da, itzulpengintza, zuzenketa eta interpretazio lanbideak sustatu, arautu eta ikusaraztea helburu duena. Euskal Herriko hizkuntza-bitartekarien topagunea da, kalitatea eta euskarazko itzulpenaren estatusa defendatzen dituena. Elkarteak prestakuntza, lan-tresnak, argitalpenak (Senez aldizkaria) eta “Literatura Unibertsala” bezalako proiektu handiak kudeatzen ditu, euskarazko itzulpenaren erreferente nagusia izanik.

Oharrak:

  • Jarduerak eserleku mugatuak izango ditu.

Local

Izaskun Arrue Kulturgunea ? Gasteiz Antzokia
Errementari kalea, 32
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España