Badator Vital Fundazioak programatutako ahozko kontaketako ikuskizunen bigarren edizioa, urriaren 3an hasi eta ekainaren 15era arte luzatuko diren bederatzi emanaldiren eskutik. Emanaldi horietako batzuk Euskal Herritik datoz, baina baita Kantabria, Kuba edo Japoniatik ere.
Lehenengo biek Vital Fundazioa Kulturunea izango dute agertoki (Bakea kalea 5, Dendarabako 1. solairua), eta gainerakoek Vital Fundazioak Posta kalean duen kultura gune berria, abenduan inauguratuko baita. Sarrera doan da eta aretoa bete arte izango da sartzeko aukera.
Zikloko lehenengo hitzordua Aldo Méndez artista kubatarrak eskainiko du. Kontalaria da 1994az geroztik, Ahozko Kontaketa Artistikoko ikuskizunak eta musika tresnez lagunduta egin ditu Kuban, Espainian, Frantzian, Tunisian, Marokon, Mexikon, Costa Rican, Panaman, Kolonbian, Ekuadorren, Perun, Brasilen, Argentinan, Bolivian eta Uruguain. 2023ko Musikaren Sarirako izendatuta egon zen, baita haur musikako disko onenaren Grammy Latinorako ere 2016an, 2020an eta 2023an. Bere ikuskizunaren izenburua Paperezko Mundua/Mundo de Papel da. Bere amonaren jakinduriari esker, Aldo Méndezek jakin zuen “haurrak paperezko panpinak bezain hauskorrak garela”, eta konturatu zen hitzek zer garrantzi duten partekatzeko eta konfiantza eraikitzeko.
Antzerki Eskolan hezia eta kontalaria 1991tik, bere ikuskizun gehienak tradizioan oinarritutako istorioetan oinarrituta sortzen ditu. Ezina ekinez egina izenburupean, istorio dibertigarriak eta aldarte desberdinetakoak daude. Hainbat garaitan jasoak eta egoera ugari erakusten dituztenak: maitasun kontuak, jakinduriakoak eta babak eltzetik ateratzekoak era bai. Horietan guztietan, emakumeek dute azken hitza. Ipuin horiek Azkue, Barandiaran, Errose Bustintza ‘Mañariko ‘, Angela Carter eta Roald Dahlek jaso edo idatzi dituzte.
Zailtasunak bertute bihurtzen direnean/Cuando las dificultades se convierten en virtud. 1998an inork ez zuen apustu egingo Iñaki Carreterok, dislexikoa eta haur literaturaz oso gutxi zekienak, istorioak kontatzen, irakurtzen eta ipuinen eskutik gozatzen lagunduko zuenik. Ahalegina, pertseberantzia eta ahozko kontaketari buruzko ikerketa, esperientzia pertsonalarekin eta emozioekin egindako lanarekin batera, besteak beste, dira bere lanaren zutabeak.
Alba Carreterok Donostiako Francisco Escuderon egin zuen Gradu Profesionala, eta Herbehereetan osatu zituen biolina jotzeko ikasketak. Gaur egun biolin-jotzaile dihardu orkestra sinfonikoetan, opera eta zarzuela ekoizpenetan, ganbera taldeetan eta jazz, pop eta rock taldeetan, besteak beste. ATXIMURKA! antzezlana ez ezik, kantuak eta liburuak erabiltzen dituen ikuskizuna ere bada. Ikuskizuna istorioz, objektuz, liburuz eta abestiz betetako kazola bat da, haurrek jolasteko duten gogoa asetzeko.
Maisua, antzerkigilea, aktorea eta narratzailea. Alberto Sebastian 1993tik ari da liburua eta irakurzaletasuna sustatzen. La Machina Teatro, Quasar Teatro eta Teatro Paraiso konpainiekin lankidetzan egiten ditu bere ikuskizunak.
Lindo Encarnado XVII. mendearen lehen erdian Gianbattista Basileren lanean, Pentamerón izenekoan, argitaratutako berrogeita hamar ipuinetatik lauk osatutako ikuskizuna da.
2003an hasi zen kontaketan eta 2008an Zurrumurru antzerki konpainia sortu zuen. Bertan jarraitu zuen aktore eta ipuin kontalari lanetan. En La Lona eta Muyuyay konpainiekin ere lankidetzan aritu da, eta 2017tik NAITA Produkzioak enpresan egiten du lan, eta haren sortzailea ere bada. Prestakuntza osagarria clown-etik, antzerkitik eta musika-ikasketetatik datorkio. Itsas lamiak eta bestelako izakiak lanean iparraldeko itsasoei, ur horietako izakiei eta aurora borealeko zeruei begiratzen die.
Miguel Ángel Martínez Velak eta Miguel Nava Cuervok 1994tik uztartzen dituzte musika eta hitza, entzumen-irudien mundu bat sortzeko. Ahozko tradizioan eta testu literarioen birsorkuntzan oinarritutako ikuskizun ugari prestatu dituzte. Obabako ipuinak Atxagaren lanaren birsorkuntza da. Ikuskizunean hainbat pertsonaia agertuko dira, basoaren eta magiaren, egunerokotasunaren eta fantasiaren artean.
Amaia Elizagoien Varela – apirilaren 13an
2015az geroztik, Euskal Herri osoan dihardu kontalari, bakarka edo musikariekin batera. Haur Hezkuntzako Goi Mailako Zikloa eta Bartzelonako Antzerki Laborategiko Eskolan ikasketak egin ondoren, aurkezle aritu da telebistan eta irratian. Gaur egun, ahozkotasuna eta literatura dira bere ogibidea eta zaletasuna. Barra ertzeko kontakizunak bere lana, musikaz lagunduta, bidaia bat egitera gonbidatzen gaitu, txoko txiki bateko unibertsoa ezagutu dezagun. “Gure tabernak Ongietorria/ Bienvenida zuen izena, eta barraren alde biak ezagutu nituen. Handik ez bezeroak igarotzeaz gain, istorioek ere dantza egiten zuten, eta haiekin hazi egin ginen”.
Bartzelonan bizi da 1991tik, eta bere sorterriko (Japonia) garai guztietako ipuin herrikoiak, mitoak, kondairak eta literatur istorioak kontatzen ditu. Estatuko eta nazioarteko ahozko kontaketa-jaialdi nagusietara gonbidatu dute. Errautsezko txoria/ Pájaro de cenizalanean, Japoniako hainbat paisaiatatik bidaiatzera gonbidatzen du publikoa, eta, aldi berean, giza emozio sakonenekin adiskidetzera. Hari nagusia paperezko txori bat eraikitzea izango da: transzendentziaren sinboloa.
Heriotzaren, bizitzaren, maitasunaren, ametsen eta memoriaren transmisioa.
Hitzen formekin eta soinuekin jolastu da txikitatik, batez ere aho-korapiloen eta abestien bidez. Kazetaritza ikasketak amaitu ondoren, bere bideak arte eszenikoekin lotura izan behar zuela jakin zuen, eta, azkenean, ipuinek aurkitu zuten. Bere lanaren izenburua Txoriak bezala hegan da. Lizarrate, Araba eta Gipuzkoa lotzen dituen bidean dagoen gotorlekua. 70 metro inguruko luzera duten harriz osatutako tunelean, alde batean eta bestean gertatu ziren istorio ugariren oihartzunak entzun daitezke, eta horietako asko Barriako erromerian elkartzen dira. Askatasunari, norberaren ahotsaren aldarrikapenari, musikaren eta dantzaren botere eraldatzaileari egindako kantua.