Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Ahozko narrazioa: «Isiltasunaren kartografia»

marzo 24

Eta isiltasunaren mapa bat egingo bagenu? Nora eramango ote gintuzke?

Gure bizitzan irristatu diren hitzik gabeko gune horien kartografia egiterik bagenu, zer forma izango luke gure barneko kartografiak? Gaztaro menditsuak, edo haurtzaroko haran zabalak topatuko genituzke agian. Edo bideak bat batean mozten dituzten amildegiak.

Kontaketa honetan, Odeik azaleko arrakaletatik oihuka datozen kontuak kontatuko ditu, barneko itsaso harrotuan orroka ari zaizkion olatuei ahotsa emango die.

Odei Arregik bidaia bat proposatzen du, denboran, eta espazioan, bera izango dugu gidari eta ipuinak ibilgailu.

Sarrerak erosteko datak

Noiztik: 2026/03/10 08:30 Noiz arte: 2023/03/24 18:30

  • Sarrerak aurrez aurre erostea: sarrerak edozein gizarte-etxetan edo kirol-instalaziotan ere eros daitezke, frontoietan izan ezik.
  • Prezioa: 1€
  • Egiaztatu datuak erosteko edo izena emateko unean. Ez da aldaketarik edo itzulketarik onartuko beste une batean, jarduera eteteagatik edo aldatzeagatik izan ezik.
  • Garaiz hasiko dira ikuskizunak. Saioa hasi ondoren ezingo da aretora sartu.

 

Local

Aldabe Liburutegia
Eulogio Serdan, 2
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España