Hamarkadak pasa dira Mikel Laboaren kantak konposatu zirenetik eta ez dute galdu orduko indarra eta zirrara. Eta horrexegatik, euskal ondare emozionalaren ezinbesteko zatia direlako, kantak berregituratzeko, berkodifikatzeko ausardia hartu du Patxo Telleriak: “Gureak direlako. Nireak direlako” . Ikuskizun hibridoa da, hitzak eta musikak osaturikoa.
Zenbait kanten letren berrinterpretazio erabatekoa da, gaur egungo ikuspuntutik. Musika ere abiatuko da Laboaren kanten melodietatik, baina hitzak bezala, berezko bide berriak jorratuko ditu. Esaniko hitzak estiloan, prosa eta poetikaren erdibidean. Antzezlan eta musika saioaren erdibidean.
Fitxa artistikoa: