Cargando Eventos

« Todos los Eventos

AIMAR CID (Azkena, Bilbo)

noviembre 21

Aimar Aimar Cid-en bakarkako proiektu artistikoaren izen artistikoa da.

Futbolari profesional ohia, hezitzailea eta irakaslea ogibidez, urte asko daramatza musikaren munduan murgilduta. Lehenik Dientes de Luna taldearekin aritu zen, bost disko argitaratuz, eta azken urteotan bere bakarkako proiektuarekin dabil.

Zuzeneko emanaldietan, bere taldearekin batera, rock-ukituak dituzten abestiak josten ditu, ahots urratuarekin eta maitasun, poza, bizipen eta itxaropenei buruzko letra gardenekin… eta tarteka, berak irakurritako testu labur eta iragankor batzuekin osatzen du ikuskizuna: «poemak dira, esaldiak edo buruan ditudan eta abesti batean sartu ezin izan ditudan pasarteak».

 

Local

Azkenak elkartea
Oyón-Oion, Álava 043 España