Eibarko Udalak aurten ere errepikatuko du Untzaga plazan pelikulak eskaintzeko ekimena. Lau filmak abuztuan izango dira, ostegunetan, 22:00etan.
Eibarko Udalak errepikatu egingo du Untzaga plazan pelikulak eskaintzeko ekimena. Abuztuko ostegun guztietan, 22:00etan, eibartarrek eta bisitariek pelikulen aukeraketa bat ikusi ahal izango dute, giro berezi batean.
Eibarko Udaleko Kultura Sailak lau pelikula proiektatutako ditu abuztuan. Lehen filma Rio, euskaraz izango den pelikula. Gaueko zine-emanaldien programa inauguratuz, abuztuaren 7an proiektatuko da.
Ekintza Rio de Janeiro hiri ikusgarrian eta oihan tropikal oparoan egiten da, brasildarrentzat urteko jairik garrantzitsuenean: inauterian. Protagonistak Blu, hegan egiten ez dakien eta bere espezieko azkena dela uste duen guacamayo inozo bat, eta Jewel, guacamaya basati eta espiritu askeko bat dira. Biek ustekabeko abentura bati ekingo diote askatasunaren bila, lagun xelebreak lagun dituztela, eta adiskidetasuna, maitasuna eta kemena zer diren ikasiko dute…