Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Aire zabaleko zinema-gauak Chillida Lekun: «La doncella del lago»

agosto 8

Museoak A contracorriente Films zinema-banatzaile eta -ekoizlearekin bat egin du berriro ere, europar zineman eta zinema independentean espezializatua, museo-espazioa aire zabaleko zinema-areto bihurtzeko.

19:00etatik aurrera, Chillida Leku bisitatu ahal izango da ilunabarraren argitan, eta, ondoren, kalitatezko zinemaz gozatzeko aukera izango da, aparteko ingurune batean.

Hamakak jarriko dira bertaratzen diren guztien eskura, baina pelikulaz eroso gozatzeko, jertsea, manta edo antzeko jantziren bat ekartzea gomendatzen dizugu, eguzkia sartu ondoren tenperaturak nabarmen jaisten baitira.

Lurra Kafeak piknik bat eskainiko du aire zabaleko zinema-gau hauetarako. Gure pack eskaintza bereziak prezio merkeetan aprobetxa ditzakezu (webgunean bakarrik daude eskuragarri).

– Krispetak + Edaria: 6 €

– Krispetak + Patata-tortilla ogitartekoa sriratxa maionesarekin + edaria: 16 €

Pack hauetako bat aldez aurretik eros dezakezu zure sarrera aukeratu ondoren.
Sarreran Lurra Café kontsumitzeko txartela jasotzeko sarrera aurkeztu

Abuztuak 6, osteguna
Sorda

Abuztuak 7, ostirala
Keyke mahboobe man / Mi postre favorito
 

Abuztuak 8, larunbata
River Returns (¿¿¿) / La doncella del lago

Local

Chillida Leku – (Deustu – San Pedro plaza)
Jauregi Bailara, 66
Hernani, Gipuzkoa 040 España