
Sei pauso eta lau jauzi, euskararen etorkizunerako. Aisialdi antolatuaren jauzia.
Arabako Foru Aldundiko eta Gasteizko Udaleko euskara zerbitzuek hitzaldi ziklo bat antolatu dute euskarazko aisiaren inguruan. Ez da soilik ekintza formatibo bat; gogoeta eta eztabaida bat ireki nahi da euskal aisiak dituen erronkei buruz.
Hitzaldi hau ziklo horren partea da.
Euskararen Gogoetagunea deritzan prozesuaren baitan, Euskaltzaindiak sei pauso eta lau jauzi proposatzen ditu euskarak gaur egun bizi duen inpasetik ateratzeko. Jauzi horietako bat aisialdi antolatuari dagokio. Horri buruzko txostena Iñaki Arrutiri eskatu zion Euskaltzaindiak, eta horixe izango da lehen hitzaldi honetan azalduko duguna.