JON MAIA
Jon Maiak 2021ean atera zuen ‘Kantu bat gara’’, letragile modura azken 30 urteotan idatzi dituen kantuen antologia. Lan honek izandako arrakastaren bulkadarekin, bi urteren ondoren, bertsolari zumaiarrak lan berri bat ondu du: Kantu berri bat gara liburu-diskoa. Lan honetan, Maiak jauzi bat egin du eta kantu berriak dira nagusi, bertsio batzuk badaude ere (Negu Gorriak, Gozategi, Gari eta Pello Reparazen kantuak). Honetarako, aurreko lanean bezala goi mailako kolaboratzaileak izan ditu lagun, estaerako: Itziar Ituño, Olaia Inziarte, Maddalen Arzallus eta Luis Pastor. Baina bat nabarmendu behar bada, Silvio Rodriguez kantautore kubatarraren parte hartzea da, ‘Nostalgia’ izeneko kantua euskaraz abestuz.