Aitzina Folk 2024 jaialdiaren barruan.
Lankidetza MaskArabarekin. Sarrera doan
Laster programa osoa.
Kontzertuak:
18:00 Aitzina Ceol Taldea
19:00etan Lekittoko Deabruak
Arabako Landa Inauterien eta Botargasen I. Topaketa, tradizioz, batasunez eta jardueraz beteriko eguna, non Arabako maskarada tradizional guztiak hurbilagotik ezagutzeko aukera izango den.
Jai eguna izango da, eta tradizioak eta kulturak bat egingo dute ospakizun horietako bakoitzaren aniztasuna eta aberastasuna erakusteko.
Topaketa hau adin guztietako pertsonentzako jarduera irekia eta erakargarria da: haurrak, gazteak eta helduak. Arabako Landa Inauteriez gozatzeko egun osoko jardunaldia izango da, Zalduondo inguru paregabean, non tradizioak jai eta familia giroan biziko diren.
Maskaraba 2024an parte hartu duten taldeak:
– Salcedoko inauteria (Salcedoko Kultur Elkartea)
– Ilarduia, Egino eta Andoingo inauteriak (ILEGAN)
– Kanpezuko inauteriak (XVII Mendea kultur elkartea)
– Kuartangoko inauteriak (Kuartangokoak Elkarte Soziokulturala)
– Zalduondoko inauteria (Zalduondoko Kultur Elkartea)
– Katxi (Oiongo Udala)
– Katximorro (“Danzas De Laguardia-Biasteri Katximorro” Kultur Elkartea)
– Parte hartzen duten 7 eremuetako udalak eta kontzejuak