Talde galiziar hau munduko jaialdi garrantzitsuenetan izan da: Steve Reich Festival (Holanda), TIP (Taiwan), Nancy Zeltsman Marimba Festival (AEB), Facyl (Salamanca) eta Ortigueira jaialdia (Galizia).
Perkusio jotzaileek osatzen dute, ibilbide ospetsua dute atzean, eta mugarik gabeko grina modernista dute. Odaiko taldeko kideak Holandan hasi ziren 2002an. Talde galiziar honen proposamen artistikoa etnia anitzeko musika tradizionalaren miaketan oinarritzen da, euren perkusiozko aldaeran, aniztasun tekniko-musikalak dakarren zailtasunagatik gutxi landutako alderdia.
Bere argitalpenen artean cd bat eta hainbat dvd propio, beste proiektu batzuetan elkarlan ugari eta didaktikari dagokionez, argitalpen anitz kaleratu dituzte.
Hasieratik, Odaikoren atzean 400 emanaldi baino gehiago daude, dantzarekin, ikus-entzunezkoekin, klasikoarekin, didaktikarekin eta abarrekin lotutako hainbat proiektuetan parte hartu dute.
Egun, 10 ikuskizun eskaintzen dituzte, hala nola, Musical Galician on Board, Odaiko & Friends, egungo Roots, Sand Paint artistarekin, Daniel Boullosa, Banda de Vientos Vaya Banda, Kallah pallah (musikal sinfonikoa), Vaya Orquesta, eta berriki sortutako Odaiko Sinfonikoa (Adrian Saavedraren konposizioekin).