Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Al Dual + Rockin’ Ricky Hillbilly Trio

febrero 28, 2026

Al Dual gitarristak kontzertua emango du Intxaurrondon. Aurretik, Musikagelan entseatzen duen Rockin’ Ricky Hilbilly Trio arituko da aurretik.

Al Dual

Al Dual gitarrista aparta baino askoz gehiago da; soinuaren artisaua da, rock and rollaren funtsa ezagutzen eta errespetatzen duen interpretea. Bere estilo paregabeak, aurkezpen bakoitzean egindako lanak errekonozimendua ekarri diote bai Espainiako estatuan baita nazioarteko agertokietan ere, eta bere generoko artista errespetatuenetako bat bihurtu da, berezko ahots pribilegiatu eta oso moldakorrarekin.

Nazioarteko artista garrantzitsuekin egin du lan eta generoko hainbat sari ospetsu jaso ditu. Adibide moduan, 2018an Nashville hirian 1959tik egiten diren Ameripolitan Music Awards sarietan Nazioarteko Gizonezko Bakarlari Onena izatea lortu duen lehen artista europarra izan da. Urte berean Rockabilly Hall of Famen sartu zen bere bigarren belaunaldian, Stray Cats edo Robert Gordon bezalako izenekin partekatzen duen ohorea.

Rockin’ Ricky Hillbilly Trio

Hank Williams hil zen goiz hotzean, Rick Jefferiesek gasolindegi hartan bere gorpuarekin topo egitea eta bere Stetson ospetsua lapurtzea nahi izan zuen patuak. Kapela harekin zer gertatu zen misterioa izan da, Rick aka Rockin’ Ricky Donostian, bere adopzio hiriko taberna zuloetan jotzen hasi zen arte. Ez dakigu nola iritsi zen hona. Rafa eta Jorgerekin aritzen dela besterik ez dakigu, Temblores eta Voodoo Charms taldetako kide ohiak. Country & western dotore bat destilatu dute elkarrekin.

  • Rick Jefferies (ahotsa, gitarra)
  • Jorge Carrere (koruak, gitarra)
  • Rafa Ardanuy (kontrabaxua)

Local

Intxaurrondo Kultur Etxea – (Intxaurrondo K.E.)
Felix Gabilondo Plaza, 1
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España