
Donostiara egingo duen bisita aprobetxatuz, Al Dual gitarristak Musikagela Topaketak zikloan parte hartuko du. Bertan, musika panoramako artista ezagunek beren esperientziak kontatzen dituzte instrumentuaren laguntzaz.
Rock and rollean babes hartzen duten estilo askoren eraginekin, Al Dualen musika hainbat belaunaldi markatu dituzten generoen sustraiei egindako omenaldia da. Bere trebezia eta benetakotasuna direla-eta, nazioarteko artista garrantzitsuekin lan egin du, besteak beste, Ariel Rot, Paul Pigat, Chris Casello, Lisa Pankratz, Tommy Harkenrider, Chan Romero, Eddie Nichols eta Mike Sanchezekin. Kolaborazio bakoitza musika-eszenan bere lekua berresteko aukera izan da, amerikar sustraiko musikazaleentzat erreferente paregabe gisa sendotuz.
Ikasleak eraman beharreko materiala: kuadernoa eta boligrafoa apunteak hartzeko.
Oharra: Gretsch guitars eta Drunkaten adeitasunez, Jim Dandy gitarra modeloa zozketatuko da topaketan parte hartzen dutenen artean. Edozein zalantza argitzeko musikagela@donostia.eus helbidera zuzendu zaitezke (gaian ikastaroaren izena jarri).
Matrikulatzeko azken eguna: 2026ko otsailak 27 (19:00).
Antolatzaileak: Donostia Kultura, Buenawista Prolleckzion’s, Gretsch Guitars, Drunkat.