Los Guachindanguitos taldeak Aladdin-en istorioa taularatuko du, Mila gau eta bat gehiago sortako ipuinetako bat.
Bizitza hobea amesten duen umezurtz gaztea da Aladdin. Merkatuan, Jasmine ezagutuko du, Sultanaren alaba, jauregitik gizarte berdinzaleago baten alde borrokatzen duena. Jafar, sultanaren bisir zorigaiztokoa, lanpara misteriotsu bat berreskuratzeko eginkizuna aginduko dio Aladdini. Mutilak ez daki lanpararen barruan jenio bat bizi dela, eta hark hiru desira emango dizkiola libratzen duenari. Ez utzi itxurek engaina zaitzaten: «Balio duena ez da kanpokoa, barruan dagoena baizik».
Fitxa artistikoa: