Albert, mutil azkar eta lotsagabea da. Herri osoa beldurtuta du bere bihurrikeriekin. Egun batean, nahigabe, herriko monumento ezagunena lurrera botako du; Leopoldus famatuaren estatua, globo hegaldietako kapitaina eta herriko heroia. Hanka-sartzea konpontzeko modu bakarra ikusten du Albertek: munduan barrena bidaiatu eta globo hegaldietako kapitain gisa itzuli!. Hori da mundo osoa berarekin harro egoteko bide bakarra! Halaber, mota horretako abentura eroan hasteko beharrezkoa du norbaiten laguntza. Alberten lagunik onena Egon da. Hark, ordea, beste plan batzuk dituela esaten dionean, Albertek, zeharo itsututa, bere laguna bahituko du eta upel zahar batean abiatuko dira ibaian behera urrutiko herrialde misteriotsu batera heltzeko asmotan. Egonek haserre jarraitzen badu ere. erronka guztie aurre egiteko elkarren laguntza beharko dute, eta egoera horrek bidaia hasi aurreko adiskidetasuna berreskuratzera daramatza.
Danimarka
Zuzendaria: Karsten Kiilerich
Informazio gehiago Filmaffinity webgunean: Albert