
Basasoinu Musika Elkarteak Basauriko lehen musika jaialdia aurkezten du. Aldapa Fest jaialdia Basauriko kultur agendan eta elkartearen jarduera programan geratzeko dator. Basasoinuk urtero antolatu nahi du, urtez urte hazten joan dadin.
Basasoinu Musika Elkartearen helburu nagusietako bat, ekitaldi honekin, herriko talde eta artistei balioa ematea eta Basaurin beren talentua eta musika erakusteko espazio bat eskaintzea da.
Aldapa Fest 2026 jaialdiaren 1. edizioa ekainaren 27an Solobarriako karpan ospatuko da eta doakoa izango da. Ekitaldia egun osoan zehar luzatuko da eta kontzertuak izango dira eguerdiko 12:00etatik gaueko 23:00ak arte.
Herriko 10 talde eta artistak eta beste herri batzuetako 2 talde gonbidatuk osatuko dute kartela.
Herriko taldeak:
Talde gonbidatuak:
Goizetik aurrera, emanaldiak etengabe izango dira, etenaldiak izango dira bakarrik talde baten eta hurrengoaren artean, musikari aldaketa egiteko. Etenaldietan aurkezpenak, zozketak eta sorpresaren bat ere egingo da.
Herriko hainbat denda eta negoziok eta beste herritako beste bik, Aldapa Fest 2026 jaialdiarekin kolaboratzen dute. Bakoitzak produktu edo zerbitzu bat eman du, jaialdiaren egunean zozketatuko dena. Sari zerrenda luze eta askotarikoak bazkari txartelak, ile mozketak, musika klaseak, gimnasiorako bonuak, tatuaje bat eta gitarra bat izango ditu. Gainera, Basasoinurekin lotutako taldeek emandako merchandising-a ere zozketatuko da.