Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Alegiako Irakurle taldea: «Moebiusen ertzak» (Garazi Kamio)

junio 12

Ekainaren 12an, ostirala, irakurle taldeak Garazi Kamioren Moebiusen ertzak liburua aztertuko du. 17:00etan hasiko da saioa liburutegian eta Nora Urbizuk gidatuko du. Betiko moduan, irakurle taldeko ateak kide berrientzat zabalik daudela gogorarazi nahi da eta saioak irauten duen bitartean, liburutegia itxita egongo da. 

Angela zen herrian, familia zintzo eta tradizional hartan. Gazte zela egin zuen bertatik ihes, ito beharrean, eta Angel bihurtu zen hiri handian, etxekoengandik urrun. Zahartzaroan, baina, osasun makalak herrira eta familiaren abarora itzularaziko dute, bai eta Angela izatera ere. Transexualitatea eta zahartzaroa elkarrekin gurutzaturik, eleberri delikatu baina entretenigarri batean.

Local

Alegiako Liburutegia
Inaxio Begiristain kultur eta kirol etxea. Beistin auzoa 8
Alegia, Gipuzkoa 005 España