Alejandro Sanzek Bizkaia Arenan joko du 2026ko ekainaren 14an. Kontzertu honetarako sarrerak urriaren 9an, 10:00etan, jarriko dira salgai.
Sold out berehala lortu zuen Mexikoko bira arrakastatsu baten ondoren, Alejandro Sanz artista espainiar multisarituak «¿Y Ahora Qué?» mundu mailako biraren datak iragarri ditu. Horien artean, datorren urteko ekainaren 14an Bizkaia Arenara eramango duena.
Ibilbide honetan, Sanzek bere abesti klasiko handiak eta bere berrienak uztartuko ditu, «¿Y Ahora Qué?» lan berria barne. Era berean, lan berri honek Latin Grammy 2025erako izendapenak ditu: Grabacion del Año por «Palmeras en el jardín», Álbum del Año por ¿Y Ahora Qué?, Canción del Año por «Palmeras en el jardín» eta Mejor Álbum Contemporáneo por ¿Y Ahora Qué?
1991n «Viviendo Deprisa» lanarekin debuta egin zuenetik «SANZ» estudioko azken diskora arte, Alejandro Sanz munduko artista ezagunetako bat bihurtu da. 25 milioi disko baino gehiago saldu ditu bere ibilbidean zehar, eta Platinozko Disko Anizkoitza kategoria lortu du Espainian, Latinoamerikan eta Estatu Batuetan. Alejandro Sanz da, gainera, historian Grammy sari gehien jaso dituen artista espainiarra: 22 Latin Grammy eta 4 Grammy.
«¿Y Ahora Qué?» lan diskografiko berrienarekin, mundu mailako plataforma digitaletan 120 milioi streams-etik gorako arrakasta komertzial masibo gisa sendotuz, Alejandro Sanzek bere ahotsak inoiz baino indartsuago jarraitzen duela erakusten du.