Ahotsa eta gitarra: Alejandro Rivas
Ahotsa eta teklatua: María Laura Bustamente
Indie- eta pop-mestizajea ukitu folkloriko txiki batekin
Kementsuak, biziak, dinamikoak. Alejandro Rivasen eta Maria Laura Bustínen, hau da, Alejandro y María Lauraren abestiak baltsamo bat dira bizitzaren frenesiaren aurrean. Ospakizun txikiak dira, non beren inkonformismoa erakusten duten errutinaren egitura zurrunen aurrean; gai xumeak dira, zeinak, itxuraz, eguneroko erronken aurrean behar den gogoa pizten duten.
Esploratzaile geldiezinak, nostalgikoak, beren musika indie- eta pop-erritmoen mestizaje bat da, ukitu folkloriko arin batekin, naturalismo bukoliko paregabea eta benetakoa sortuz. Erromantikoak eta gogoetatsuak, bikote perutarrak burua bizkortzen duen musika eskaintzen du beren ahots apalei esker, maitemintzen duen errealitate oniriko baten hats txikiei esker.
Dos Hemisferios, beren azken lana, album bikoitza da. Diskoko lehen hemisferioak Mexiko eta Valentzia artean konposatutako eta Liman grabatutako 10 abesti berri ditu. Abesti horiek geografia ezberdinetan izandako sorkuntza-esperientziaren esentzia atzematen dute, ipar eta hego hemisferioa proiektu bakar batean elkartuz. Bigarren hemisferioak beren aurreko diskoetako 10 abesti biltzen ditu, urteetan zehar pilatutako esperientziek berrinterpretatutakoak eta aberastutakoak.