Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

«Almazenean»

diciembre 21, 2024

Erretreta hartzeko dagoen arduraduna (Iker Galartza) eta bere lanpostuan ordezkatuko duenak (Zuhaitz Gurrutxaga), ezinbestean, bost egunez lantokia partekatuko dute, itxuraz deus gertatzen ez den almazen huts batean.

Erlojuaren tik-tak okerra, bi ezezagunen arteko isilune deserosoa, esperoan egotearen amorrazioa, bi pertsonaien arteko gatazka eta gezur handi baten zama.

Baldintza guzti horien baitan, bi langileen arteko harremana estutzen joango da eta amankomunean daukaten zera horrek lotuko ditu betirako: galtzaileen kontzientzia.

David Desola idazle kataluniarrak atondu duen komedia zorrotz eta garratz honek lan munduan pairatzen den esplotazioaz eta kapitalismoaz hausnarketa egiten du. Antzerki-lan honek Hermanos Machado Saria jaso zuen.

Sarrerak erosteko:

  • Udaletxean
  • Emanaldiaren egunean, antzokian bertan emanaldia hasi baino 30 minutu lehenago

Fitxa teknikoa:

  • Egilea: David Desola
  • Zuzendaria: Begoña Bilbao Lejarzegi
  • Antzezleak: Iker Galartza, Zuhaitz Gurrutxaga
  • Eszenegrafia: Asier Sancho Senosiain
  • Iraupena: 75
  • Ikuslea: +14 urte

Detalles

Fecha:
diciembre 21, 2024
Categoría del Evento:
Web:
https://www.kulturklik.euskadi.eus/ekitaldia/2024/12/21/almazenean-/webkklik00-detalle/eu/

Local

Herri Antzokia (Legorreta)
Kale Nagusia, 12
Legorreta, Gipuzkoa 052 España