
Almere, Musikeneko ikasleek sortutako jazz laukotea, jazz garaikidearen barruan gorabidean dagoen proiektu gisa finkatzen saiatzen da, jazzaren errepertorio klasikoaren moldaketak eta gaur egungo soinua uztartuz. Taldeak Gorka Benitez, Machetazo, New Jazz Underground eta Immanuel Wilkins bezalako eragin ezberdinetatik edaten du. Standarden jatorrizko moldaketak, konposizio propioak eta Silvio Rodriguez bezalako kantautoreen abestien berrinterpretazioak biltzen dituen errepertorioagatik nabarmentzen da proiektua.
Gazteak izan arren, zuzeneko musika eszenan ibilbide oparoa dute taldekideek. Proiektu honekin, sortu eta esperimentatu nahi dute, beste kantu batzuen konposizio eta moldaketen bidez, jazza ulertzeko modu berriak musika hori hain presente ez zegoen beste espazio batzuetara irekiz.
Kideak
Sarrera librea. Aforo mugatua