Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«Alone together»

mayo 23 - mayo 24

Alone Together esperientzia poetiko eta sentsoriala da, iluntasunetik eta barruko isiltasunetik abiatuta, antsietateaz eta erretzeari uzteaz ari zaiguna. ‘Extreme poetry ‘ (edo zuzeneko literatura) tresna sekretu baten bidez, ikusleei istorioan barneratzeko aukera ematen diena, entzumena sakon aktibatuta.

Operazio-mahai txiki batetik azaltzen, kontatzen, esaten, ezagutarazten, kantatzen, botatzen, aitortzen, ahoskatzen, hitz eta pitz aritzen, berriketan egiten eta soinuak aktibatzen, Joana Brabok bidaia izugarri batean barrena garamatza. Soinu-paisaiak, onomatopeiak, abestiak, ASMRak, oihuak eta arnasketak barra-barra. Eguneroko egoera arruntak, zeinetan antsietatea, abusuzko harremanak, pertenentzia, femeninoa eta erretzeari uztea prosa poetiko zorabiagarri batean korapilatzen diren istorioen hari bihurtzen diren.

Fitxa artistikoa: 

  • Egilea, kontzeptuaren sortzailea eta gauzatzailea: Joana Brabo
  • Argiztapenaren diseinuaren arduraduna: Josep Maria Civit
  • Soinu-paisaiaren arduraduna: Joana Brabo
  • Soinu-aholkularitzaren arduraduna: Pepino Pasqual
  • Soinu-teknikaria: Raúl Balderramán
  • Argazkiak: Eugenia Ortiz
  • Laguntzailea: Institut d’Estudis Baleàrics
  • Iraupena: 50 minutu

 

Joana Braboren jardunbide artistikoa berban, mezuan eta komunikazioan oinarrituta dago eta bitarteko eta formatu desberdinen artean dabil. Hizkuntzarekin egiten dituen malabarismoen eta akrobazia poetiko eta soinudunen bidez, komunikazioaren ahalmena aztertzen du, ikuspegi ludiko, kritiko eta irisgarri batetik, hitza jolas bihurtuta, bai maila eszenikoan –arte performatibo eta soinudunen bidez–, bai pieza bisualetan. Menorcan kokatuta, Barbok munduko hainbat tokitako museoetan, antzokietan eta poesia- eta soinu-arteen jaialdietan aurkeztu ditu sorkuntzak.

Bere proiektu ezagunenetako batzuk hauek dira: “Poesia en Moviment” (Tarragonako autobusetan) eta “L ‘hora del lector” programako poesia atalean egindako kolaborazioa (Canal 33an). “Alone Together” proiektua 2020an estreinatu zen Mexiko Hirian eta Bartzelonan, eta, harrezkeroztik, Tarragonako FITT Noves Dramatúrgies nazioarteko jaialdian ikusgai egon da, birak egin ditu Katalunian, Balear Uharteetan eta Argentinan eta audioliburu gisa argitaratu da. 2023az geroztik, Brabok pertsona bakarreko lana eta gorrekin egiten duen “A qué suenan los bosques” zeinu-mintzairako bitartekaritza artistikoko proiektua (irisgarritasunaren eta komunikazioaren mugen inguruko esplorazio espazioa) uztartzen ditu.

Detalles

Comienza:
mayo 23
Finaliza:
mayo 24
Categoría del Evento:
Web:
https://www.kulturklik.euskadi.eus/ekitaldia/2026/05/23/alone-together-/webkklik00-detalle/eu/

Local

La Fundición y Paseo de AbandoIbarra
Bilbao, Bizkaia 020 España