Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Altzariaren Historiari buruzko V. Kongresu Iberoamerikarra

junio 11 - junio 14

Euskal Herriko Unibertsitateak Altzariaren Historiari buruzko V. Kongresu Iberoamerikarra antolatuko du, Bilboko Bizkaia Aretoan, 2025eko ekainaren 11, 12, 13 eta 14an. Oviedon (2016), Porton (2018), Bartzelonan (2020/21) eta Mexiko Hirian (2023) egindako edizioei jarraituz, Iberoamerikako altzarien historiarekin lotutako azterlanei buruzko emaitzak azaltzea eta eztabaidatzea du helburu.

Altzariak aldi desberdinetan gizakiaren jarduera desberdinak garatzea ahalbidetu duten objektu ugariri egiten dio erreferentzia. Edizio honetan, kongresuak, Pierre Bourdieuri jarraituz, «Altzaria kultur kapital gisa» izango du ardatz, altzaria boterea eta estatus soziala ematen duen elementu bezala, halaber ikuspegi eta garai historiko desberdinetatik egindako irakurketak onartuko dira.

Horregatik, parte hartzera gonbidatzen ditugu artearen historian, kontserbazioan, zaharberritzean, arkitekturan, diseinuan, artisautzan, museoetan, antikuariotzan adituak direnak, eta baita ere altzarien inplikazio kultural, artistiko, historiko, material, sozial, politiko, ekonomiko edo antropologikoen inguruan ikertzen duten pertsonak.

Helburua bizimoduan, errituetan edo gizarte-estatusean aldaketak azaltzen duen ondarea bati buruzko irakurketak ahalbidetzea da. Hurrengo gaien inguruko lanak posibleak dira: materialak eta teknikak, artisautzak eta industriak, tipologiak, eredu eta egiturak, funtzio eta adierazpenak, egoerak eta momentuak, sinesmenak eta identitateak, ingurunearekiko eta beste agertoki batzuekiko harremanak eta loturak, merkatuak, bildumazaletasuna, ondare higigarriaren erakusketak eta kudeaketak.

Ondorioz, beharrezkoa izango dira hurbilketa panoramikoak eta kasu-azterketak egitea, altzarien eta diziplinen arteko erlazioak aztertzea eta hainbat ikerketa-iturri agerian uzten dituzten irakurketa teorikoak, historiografikoak eta metodologikoak.

Local

EHUkultura Bizkaia (Bizkaia Aretoa)
Avenida Abandoibarra, 3
Bilbao, Bizkaia 020 España