Cargando Eventos

« Todos los Eventos

AMA Ikasketa Zentroa (ARTIUM): «Pensar la interrupción»

junio 12

Artium Museoaren AMA Ikasketa Zentroa plataforma bat da, eta, museoaren erakusketa-ildoarekin lotura estuan, arte garaikidearen, ezagutza ekoizteko eta zabaltzeko formatuen eta lankidetzan eta esperimentazioan oinarritutako ikerketa kritikorako metodologien inguruko ikerketa-espazio bat artikulatzen du.

Programa publiko honek premiazko galdera batek zeharkatzen duen topagune bat irekitzea proposatzen du: nola jarraitu Palestinari buruz hitz egiten —eta nondik— indarkeriak, gogaitzerainoko irudien emanak eta arreta-moduen hauskortasunak markatutako une batean.

Artium Museoak inauguratu duen Rosalind Nashashibiren erakusketak palestinarren oroimena eta erresistentzia gogora dakartzaten duela gutxiko artelanak ditu ardatz. Pinturaren eta zinemaren historiari buruzko aipamenen bidez, haren lana Palestinari buruz «hitz egiteari ez uzteko» beharra azpimarratzeko modu sentibera da.

Proposamen horrekin solasean, Mahmoud Alshaerrek esperimentazioaren eta kalteberatasunaren lurraldera darama idazkera. Haren literatur praktika ez da kultur ekoizpen edo identitatearen irudikapenerako baliabide gisa agertzen, baizik eta arriskuan dagoen, eta hausturarekin, keinuarekin, performancearekin edo etenarekin batera bizitzeko gai den esperientzia modu gisa.

Amador Fernández-Savaterrek, berriz, etenaldia sentiberatasuna pizteko modu gisa pentsatzea proposatzen du: errealitatearen ohiko pertzepzioa aldatzeko eta galderak eginarazteko gai diren ekintzak, haientzako lekurik ez zegoela zirudien lekuetan.

Horrela, programaren helburua da entzute, arreta eta pentsamendu kolektiboko eremu bati eustea, non praktika artistikoak, idazketak eta hitz publikoak harreman, desadostasun eta presentzia moduak sortzen jarrai dezaketen.

 

PROGRAMA

Ekainaren 12an?
11:00-13:00. Plaza aretoa
Lantegia Amador Fernández-Savaterrekin. Indarraren auziari muga bat

Gaza, dio Rita Segatok, historiaren?mugarri?bat da:?zuzenbidearen?fikzioa?erori?egiten?da, eta heriotzaren logika lege gisa ageri da, inolako estalkirik gabe. Nazioarteko zuzenbidearen ezintasunaz?egiten?diren?kexuek?—suntsipena geldiarazteko gai ez direlako— garaiaren inguruko ulermen?falta?erakusten?dute. Gaur egungo gehiegizko indarkeria (eskuin muturreko mugimendu berriek muturreraino erakusten dutena) parentesi?hutsa?al da? Behin-behineko?amesgaizto?bat al da,?zeinaren ondoren zuzenbidea eta nazioarteko demokrazia berriro indarrean jarriko?diren? Ala Garai honek behartzen gaitu berriz pentsatzera indarraren?auzia?eta?gerra?bera? Nola?ezarri?muga bat?indarrari eta gerrari, instituzio nagusiek ere geldiarazteko gaitasunik?ez?dutenean?

Izen-emateak: ikasketazentroa@artium.eus

 

18:00-19:00. Emanaldi-aretoa
Solasaldia Rosalind Nashashibi eta Mahmoud Alshaerrekin.

Rosalind Nashashibi artistak eta Mahmoud Alshaer idazle eta poetak elkarrizketa bat izango dute, beren jarduera artistikoa abiapuntu harturik.

 

19:00. A1 aretoa
Rosalind Nashashibiren Get Me A Stone erakusketaren inaugurazioa.

 

 

Mahmoud Alshaer (Rafah, 1990) poeta, editore eta kultur-aktibista da. Bere lana literaturaren eta praktika kulturalaren artean kokatzen da, idazketa bizitza eta ahanzturaren aurkako erresistentzia gisa ulertuz. 2013an 28 Magazine sortu zuen, Gazako idazle eta artistentzako plataforma independentea, eta geroago setiopean autoantolatutako praktika artistikoak dokumentatzeko espazio bihurtu zen. Dahaleez Group taldearen kofundatzailea ere bada, eta hainbat kultur proiektu kolektibotan parte hartu du. Bere lana hainbat plataforma literariotan argitaratu da, eta I Am Still Alive: Dispatches from Gaza liburua Berlinen argitaratu zen 2025ean.

Amador Fernández-Savater (Madrid, 1974) ikertzaile independentea, editorea, aktibista eta “filosofo pirata” da. Bere lana pentsamendu kritikoaren eta aktibazio politiko aktiboaren arteko gurutzagunean kokatzen da, gaur egungo ezinegonaren, desiraren eta eraldaketa sozialaren formak aztertuz. Besteak beste, Habitar y gobernar (NED, 2020), La fuerza de los débiles (Akal, 2021), Capitalismo libidinal eta, azkenik, La batalla del pensamiento (NED, 2026) liburuak argitaratu ditu. Bere jarduera eta argitalpenak filosofiapirata.net webgunean jarraitu daitezke.

Rosalind Nashashibi (Londres, 1973) margolaria eta zinemagilea da. Bere lana begiratzearen ekintzarekin oso lotuta dago; hainbeste, non subjektuaren aldean kokatzera iristen baita, modu deseroso baina aldi berean enpatiko batean. Bere filmak 16 mm-an grabatuta daude, eta eskuz egindako kutsua dute, sormen prozesu bat edo komunitate-esperientzia bat modu harrigarriro intimoan transmititzeko gaitasunarekin. Palestina etengabeko gaietako bat da, bai bere filmetan bai margolanetan; azken horietan, ezagunak diren ikurrek eta artearen historiako erreferentziek arrotz bihurtzen dira, eta berriro begiratzera gonbidatzen gaituzte. 

 

Programa publiko honetako jarduera guztiak sarrera librekoak dira, tokia bete arte, lantegia izan ezik; horretarako beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea ikasketazentroa@artium.eus helbidean.

Parte-hartzearen ziurtagiria
Programa honetan parte hartu izana egiaztatzen duen ziurtagiri bat eskatzeko aukera dago, hala eskatzen den kasuetan.
Eskabidea ikasketazentroa@artium.eus helbidean egin behar da, programa hasi aurretik.

Local

Online eta Artium Museoa
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España