
Patio batean, bi neska elkartzen dira ustekabean: bata, gerratik ihesi; bestea, bere eguneroko itomenetik askatu nahian. Hasieran babesleku hutsa zirudiena espazio partekatu bat bihurtuko da. Desberdintasun guztien gainetik, desira berak lotzen ditu: seguruak eta askeak sentitu, eta beren hitzak entzunak izatearenak. La Baldufak antzezlan hunkigarri bat eskaintzen du, hutsetik berriro abiatzera behartuta dauden horien errealitatea gizatasunez eta itxaropenetik kontatzen diguna.