
Amama batek ipuinak kontatzen dizkio bilobari. Euskal dantzetan oinarritutako koreografien bidez, zazpi ipuin kontatuko dira, zazpi euskal lurraldeetako herri banatan kokaturik gai eta pertsonaia ezberdinekin. Ipuinen irakurketarekin batera, dantza izango da ipuinen irudikapen koreografikoaren protagonista.
Oraingo honetan, 25 urte baino gehiagotan lehen aldiz, Aukeran Dantza Konpainia haurren mundura hurbiltzen ari da espresuki, errespetuz eta gogotsu. Ipuin tradizional zaharren irakurketa berritua, bertaratutakoentzako bidaia ekarriko duten koreografia berriekin batera. Gure herriko geografia ezberdinetan barrena eramango gaitu, pertsonaia harrigarriekin.
Adina: + 4 urte
Fitxa artistikoa:
- Jatorrizko idea: Bapo Bapo Produkzioak & Aukeran Dantza Konpainia
- Zuzendaritza: Edu Muruamendiaraz
- Ipuinak: Juan Kruz Igarabide
- Gidoia: Ekaitz Unai Gonzalez Urretxu
- Eszena zuzendaritza: Elena Bezanilla
- Musika konposagilea: Joxan Goikoetxea
- Koreografiak: Aukeran Dantza Konpainia
- Argiztapen-diseinua / zuzendaritza teknikoa: Carlos Solano
- Jantziak: Oscar Armendariz
- Zuzendari laguntzailea: Eli Alberdi
- Dantzariak: Ane Etxeberria Unai Iraola Maier Muruamendiaraz Nahikari Sanchez Uxue Sanchez Danel Serrano Laida Egaña Kimetz Cabanillas
- Aktoreak: Loli Astoreka (amama)
- Ekoizpena: Eli Alberdi & Aitor Narbaiza
- Ekoizpen laguntzailea: Jaione Jauregi
- Argazkiak: David Herranz / Renata Etanowski
- Bideoa: Renata Etanowski
- Banaketa: Bapo Bapo Produkzioak