Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Amarauna 2025: «Mover el común» (elkarrekin dantza egiteko topaketa)

junio 14

amarauna familientzako hilean behin egiten den programa bat da, hizkuntza artistiko ezberdinetara hurbiltzea proposatzen duena.

Saioetan dantza, musika, arte eszenikoak, antzerkia edo narrazioa elkartzen dira, eta helduek eta txikiek arteaz gozatzeko espazio bat eraikitzen dute.

Ekainaren 14an, larunbata, 17:00etan
Mover el común. Baiven kolektiboa (elkarrekin dantza egiteko topaketa)

Nola mugitzen da zure gorputza? Zeintzuk dira haren mugimendu bereziak? Beste era bateko harremanak al ditugu beste gorputz batzuekin batera dantza egitean? Antonio Gadesek bein elkarrizketa batean esan zuen: «Dantza ez da asmatu jaun eder, dotore eta argal batek dantza dezan. Mundu guztiak du dantzatzeko eskubidea. Herriak dantzan egiten zuten; eta sentsazioengatik, bizitzagatik eta heriotzagatik egiten zuten dantzan; izan ere, dantzatzen diren herriak ez ez dira inoiz hiltzen».

Maisu handi honen hitzei jarraituz, familientzako dantza-topaketa hau proposatzen dugu. Elkarrekin gauden bitartean, gure gorputza eta hark mugitzeko dituen aukera guztiak ikertuko ditugu. Bakarrik eta lagunartean dantzatuko dugu. Espazioarekin jolastuko gara, denborarekin, eta adierazpen artistikorako leku bat sortuko dugu, taldearen belaunaldi aniztasunak aberastua.

 

4 urtetik gorako haurrentzat, heldu bat lagun dutela.
Sarrera doan, toki mugatua. Erreserba egitea gomendatzen da, 945 20 90 20 telefonoan (jarduera hasi baino hamar minutu lehenago arte gordeko dira erreserbak)

Local

Artium Museoa, Oteiza Museoa eta Tabakalera
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España