Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«Amares, amar los mares»

febrero 22

Baluarte Fundazioaren Baluarte Txiki 25-26 zikloko bigarren ikuskizuna, haurrei eta familiei zuzendua.

Neguko ekaitz-gau batean, Pepa “The bottle” pirata zaharrarekin topo egin genuen, eta bost kontinenteetan barrena egindako ibilaldi luzeak gogoratu genituen. Bere bizitza-liburuarekin batera, “El Ulises” itsasontzian bizi izandako iragan bateko abenturak eta zorigaitzak biziaraziko dizkigu.

Peparekin gogoratuko dugu nola iritsi zen Japoniara, nola defendatu zituen animaliak Lagosen, nola bidaiatu zuen Yemayák kulunkatutako olatuen gainean, nola dantzatu zen Ozeanian eta nola itzuli zen, zahar eta oso zahar, bera jaiotzen ikusi zuten labar eskoziarretara.

  • Antzezleak: Jaione Urtasun, Xabier Artieda y Ángel García Moneo CAS / Iker Bengotxea EUS
  • 50’

Local

Lodosako Kultur Etxea – (Bekoportale)
Escuelas, 2
Lodosa, Navarra 157 España